Bila zabiltzan hori aurkitzen lagunduko dizut?
Kaixo, Osane naiz
Laguntza behar duzu?




Zer da AKTIBILI?
Aktibili EAEko gizartearen ekimen bat da, jarduera fisiko erregularra areagotzeko eta pertsonek jarduera sedentarioetan igarotzen dugun denbora murrizteko eta, hala, EAEko herritarren osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko xedea duena.
Xede hori betetzeko, garrantzitsuak dira:
Zer egin nahi da?
AKTIBILIrekin, Euskadin herritarrei egunero jarduera fisikoa egiteko aukera erraztu nahi diegu. Europako herrialderik aktiboenen maila berekoa da Euskadiko populazio aktiboaren maila, eta pertsonak sedentario egoten diren denbora murriztu nahi dugu.
Nork sustatzen du?
AKTIBILIn, sektore bateko baino gehiagotako erakunde publiko eta pribatuak ari dira lanean: administrazio publikoak, zientzia-elkarteak, profesional-taldeak eta gizarte-eragileak. Horiek guztiek konpromisoa hartua dute beren jarduera-eremuetatik jarduera fisikoa bultzatzeko. Hala eta guztiz ere, Aktibilin bertan aurreikusitako prozesutik bertatik sortutako ekimenez gain, komunitatean sor litezkeen beste ekimen batzuk ere barne hartu nahi lituzke.
Material lagungarria
Sare sozialetarako sarbidea
Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019166
Faxa: 945 019192 e-mail: info@aktibili.org