Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

Euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Herritarrak
  4.  
  5. Osasuna
  6.  
  7. Haur osasuna
Osasuna

Kaixo, Osane naiz

Bila zabiltzan hori aurkitzen lagunduko dizut?

cerrar

Laguntzaile birtuala

Kaixo, Osane naiz
Laguntza behar duzu?

Imagen de Osane pensando
Powered by anboto
Egin iezaiozu zure galdera Osaneri

on
debug

Zer egin zorriak edo bartzak daudenean



itzuli>

 

Zorriek ez dute hegaz egiten, saltorik ere ez, baina azkar mugitzen dira ile lehorrean. Pertsona baten burutik bestearenera kontaktuaren bidez pasatzen dira, eta objetu pertsonalak partekatzean (toailak, txanoak, orraziak, …)

 

  • Zorriak izatea ez da higiene txarraren seinale.
  • Familiako partaide guztien ilea aztertu. Tratamendua, beharrezko denean baino ez aplikatu.
  • Jakinarazi ikastetxekoei eta hurbilekoei.
  • Ez erabili inoiz zorrien kontrako produkturik kutsatzea saihesteko.

 

Zorriak

Igo

 

Buruko zorriak intsektu txiki batzuk dira, hegorik gabeak, bizirauteko pertsonen odola behar dutenak.

Ez dute giza gorputzetik kanpo bi egunetik gora irauten.

 

Bartzak

Igo

 

Bartzek, hau da zorrien arrautzek, ur tanta itxura dute, ilearen sustraietan atxikitzen dira, eta ez dira erraz askatzen.

 

Zer egin ondorengo kasuetan susmoa?

Igo

 

  • Ilea aztertu, batez ere garondoa eta belarri ostea, ea ileari itsatsitako bartzik edo zorri bizirik dagoen ikusteko. Bartzak zorriak baino errazago ikusten dira.
  • Ile hezea askatu eta xerloetan banatu.
  • Xerlo bakoitza orraztu sustraietatik puntaraino orrazi-xehe bat erabiliz (hagin luze eta tarte estudun orrazi berezia, ahal dela metalezkoa, zurruntasunagatik) Ilea busti dagoela orraztu, zorriak gutxiago mugitzen diraeta.
  • Orrazia pasatzen den bakoitzean begiratu argitara, zorririk edo bartzik dagoen ikusteko. Ganoraz orrazteko 15-30 minutu beharko dira.
  • Prebentzio-neurri moduan aipatutakoa aldian-aldian egin.

 

Zer egin ondorengo kasuetan agerpena?

Igo

 

  • Bartz edo zorri biziak ikusiz gero, zorrien kontrako produktu pedikulizida bat erabili, betiere prospektuko argibideak jarraituz (lozioak xanpuak baino eraginkorragoak dira).
  • Aplikazio denbora igaro ondoren, garbitu ilea ohiko xanpuarekin eta uretan aklaratu.
  • Ile umela orrazi-xehearekin zehatzmehatz orraztu, zorriak eta bartzak ezabatzeko.
  • Jarraitu orrazi-xeheaz orrazten txandakako egunetan harik eta bartzak desagertu arte.
  • Komenigarria da 2. aplikazio bat ematea, 7-10 egun igaro ondoren.

 

Jaitsi dokumentua PDF formatuan

Igo

 

Azken eguneratzea: 2010/06/10