Egunero hamar minutu paseatzea edo ibiltzea eta pixkanaka-pixkanaka denbora edo distantzia luzatzea, egunean hogeita hamar minutu egitera heldu arte. Hamar minutuko hiru zatitan bana dezakezu.
Jarduera fisikoa beste hauek egitea bezain erraza da...
Igo
- Ibiltzea ahal duzun guztietan
- Saia zaitez autoa edo garraio publikoa ez hartzen, distantzia oso luzea ez bada.
- Jaitsi zaitez autobusetik, metrotik edo edozein ibilgailu publikotatik geltoki bat lehenago.
- Igo zaitez eskaileretatik igogailua hartu beharrean, edo zoazen solairura heldu baino pare bat solairu lehenago jaitsi.
- Luza ezazu bidea erosketak egitera zoazenean, edo lagun bat bisitatzera edo toki jakin batera zoazenean, biderik laburrena hartu beharrean.
- Paseatu autobus, metro edo beste garraiobide baten zain zauden bitartean, geltokian geldi egon beharrean.
- Orduak eta orduak ez pasatzea telebistaren,
ordenagailuaren... aurrean mugitu gabe.
- Noizean behin
eserlekutik altxatzea eta zenbait minutuz muskuluak luzatzea.
- Zurekin bizi diren txikiekin jolastea.
- Zentro sozialek eta hiritarren elkarteek
antolatutako jardueretan parte hartzea. Zuk bezala ibili nahi duten pertsonak aurkituko dituzu. Euren laguntasunarekin errazagoa eta dibertigarriagoa egingo zaizu.
Jarduera fisikoaren onurak
Igo
- Zure osasun-egoera eta bizi-kalitatea hobetu egingo dira.
- Hobeto sentituko zara, umore hobea izango duzu.
- Zure arnasketa hobetu egingo da.
- Zure zirkulazio-sistema hobetu egingo da.
- Zure autonomia hobetu egingo da orain eta urte gehiago dituzunean.
- Zure pisua kontrolatuko duzu.
- Honako hauek izateko arrisku gutxiago izango duzu:
- Osteoporosia
- Tentsio arterial altua
- Bihotzeko gaixotasunak
- Ondorio onugarriak gehitzen dira
- Erretzen ez baduzu.
- Dieta aldakorra, orekatua eta atsegingarria egiten baduzu
Erantzitako dokumentoak
Igo
|