Osanet - Euskadiko Osasun Ataria

euskadi.net

Hasierara Itzuli

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Herritarrak
  4.  
  5. HIES Kanpainiak

Osasun saila logotipoa

Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzua logotipoa

Zentroen informazioa logotipoa

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Herritarrak

2008 HIES Kanpainiak



Joan den azaroaren 27an GIB/ HIES eta sexu bidezko transmisioko beste infekzio batzuen prebentzioko kanpaina berri bat hasi zen lema honekin: “Ez utzi partida irabazten GIB/ HIESari eta sexu bidezko transmisioko gainerako infekzioei. Zertan zabiltza jolasean? Erabil ezazu beti preserbatiboa”.

2008an gai berari buruz egiten den bigarren kanpaina dugu hau; sexu bidezko transmisioko infekzioen gaur egungo gorakada egoerak bultzatu gaitu horretara. Oraingo honetan, batez ere, ikus-entzunezko formatua aukeratu dugu kanpainarako: telebista kate garrantzitsuenetan azaroaren 27tik abenduaren 11ra emango den spot instituzional bat. Era apalago batean irrati iragarkiak eta osasun zentro eta farmazia guztietan banatu diren kartelak ere baliatu ditugu.

Kanpainaren helburu nagusia populazioa zentzaraztea da sexu bidezko transmisioko infekzioen aurrean, eta gogoraraztea horiek prebenitzeko neurririk eraginkorrena preserbatiboa erabiltzea dela.

Material lagungarria

Azken eguneratzea: 2008/12/23

Internet zerbitzuak irudia