
Haur gorreria osasun arazo garrantzitsuetako bat da.
Gutxi gorabehera haur hipoakusien %80 jaiotzeko unean edo jaioberritan agertzen dira. OMEren arabera, intzidentzia 1/1000koa da, hipoakusia larri edo sakonei dagokienez. Espainiar estaturako ematen den intzidentzia estimatua 0,77koa da, 2,8/1000, hipoakusia moderatuak barne hartzen badira.
Jaioberriaren hipoakusiak (mintzoaurrekoa) efektu negatiboak ditu mintzamenaren garapenean eta ondorio larriak eragiten ditu pertsonaren garapen emozional eta sozialean.
Programaren hasiera
2003ko ekainaren 16an jarri zen martxan programa amatasun zerbitzua daukaten ospitale publiko eta zentro pribatu guztietan.
Helburua
Lehenbiziko hiru hilabeteetan gorreria detektatzea EAEan jaiotako edo bertara ekarritako jaioberri guztietan.
Metodoa
Bi teknika daude haur hipoakusiaren diagnostiko goiztiarra ahalbidetzen dutenak:
Programaren garapena
Lehen eta bigarren faseetarako erreferentziako ospitaleak EAEko amatasun-zerbitzua duten ospitale publiko eta pribatu guztiak dira.
Hirugarren eta laugarren faseetarako erreferentziako ospitaleak Gurutzetako, Basurtuko, Txagorritxu eta Donostia Ospitaleak dira.
Jaitsi triptikoa PDF formatuan