Pazienteak eta Erabiltzaileak Atenditzeko Zerbitzua
Pazientea eta Erabiltzailearentzako Atentzio Zerbitzuak, ( PEAZ ), Osakidetzako zerbitzu sanitario publikoen erabiltzaileei atentzioa eta aholkularitza emateko erantzukizuna daukaten unitate administratiboak dira.
Informazioa jasotzen dute eta pazienteak eta familiartekoak orientatzen dituzte Osakidetzako osasun zentroetara doazenean edota hauetan ingresatzen dituztenean.
Pazienteen eta erabiltzaileen eskubideak bete daitezen arduratzen dira.
Erabiltzaileek aurkezten dituzten kexa, erreklamazio eta iradokizun guztiak atenditzen, bideratzen eta bultzatzen dituzte.
Kexei dagozkien ebazpenak proposatzen dituzte bai eta babesteko jokabideak ere, indarrean dagoen legeriaren arabera.
Pazienteei eta familiartekoei dagozkien obligazioak eta arauak bete daitezen arduratzen dira.
Inkestak egiten dituzte erabiltzaileen artean eta emaitzak zentroko zuzendaritzari jakinarazten dizkiote.
Pazientea eta Erabiltzailearentzako Atentzio Zerbitzuek, euren aurrean formulatzen diren erreklamazio guztiak erregistratuko dituzte, edozein dela ere kexa hori zuzentzen zaion zentroa, eta bertara bidaltzeaz arduratuko dira ondoren.